2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

DINAMIKAK: Zer sentitzen dut?


         Hauxe batez ere, hezkuntza emozionala gelan erabiltzeko prest dauden irakasle edota edozein hezitzailerako sarrera bat da. Aurretik hezkuntza emozionalaren teoria eta zenbaitetan "utopia" landu dugu. Gaur Lehen Hezkuntzako umeekin erabilgarria izan daitekeen dinamika baten planteamendua aurkeztuko dizuet, Dinamika ZER SENTITZEN DUT? du izena, eta nabari dezakegunez ikasleek beraien sentimenduak aurkezteko eta besteenak ulertzeko bideratuta dago.


         Oso garrantzitsua da umeak bere sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta horiei aurre

egiteko tresnak ezagutzea. Emozio eta sentimendu ezberdinak daudela ikasiko dugu, hori
ona eta aberatsa baita. Hortaz, dinamika honen helburu nagusia ikasleek emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikastea da.



                                                 Irudia hemendik aterata


         Ikasle bakoitzari, sentimendu baten izena idatzita izango duen txartela emango diogu, hala

nola: tristura, poza, beldurra edo maitasuna.Emozio hauek errepikatuta egongo dira. Hau da, 20 ikasle badira, emozio bakoitzeko 5 txartel izango ditugu.
         Ondoren, ikasleak tokatu zaion emozioa adierazi beharko du gorputz-atalak erabiliz.
         Hori egin eta gero, bere emozio bera duen bikotea bilatu beharko du.Hura topatzean, binaka jarriko dira eta emozioa elkarrekin adieraziko dute.
         Bukatzeko, borobilean eseriko dira, eta ariketa egitean nola sentitu diren adieraziko dute. Gustatu zaizue? Erraz egin duzue? Eta antzeko galderak egingo dizkiegu.

          Dinamika honetan erabilitako denbora ordu erdikoa izaten da eta ikus sigun moduan beharrezkoak diren materialak oso gutxi dira, kartulinak besterik ez, Hortaz, edozein momentutan egin daitekeen eta aurretik preparazio ugaririk behar ez duen ariketa bat da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina