2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

SARRERA


          Aupa lagunak!!

          Iratxe Lopez naiz eta magisteritzako bigarren maila ikasten dut UPVn. Blog hau IKTen irakasgaiko lan bat da. Irakasgai honetan teknologia berrien eta hezkuntzaren konpatibilitatea aztertzen dugu, eta gelan IKTak erabiltzeko metodoak, moduak baita onurak ere berenganatzen ditugu. Ildo horretatik, blog bat irekitzen ikasi dugu, eta bertan hezkuntzarekin zerikusia duen gai baten inguruan idatziko dugu. 

          Blog hau, zehazki, hezkuntza emozionalari buruzkoa izango da. Izan ere, niretzat umeen hazkuntza eta heziketa prozesuan oinarrizkoa iruditzen zait nahiz eta oraindik aurrera pausu hugari eman behar diren. Beraz blog hau irakurtzen jarraitzen baduzue, gai honen inguruko informazio pila aurkituko duzue eta umeekin tratatzeko beste modu eraginkorrago eta osasuntsuago bat aurkituko duzue. 

         Besterik gabe, espero dut zuen gustukoa izatea!