2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

DINAMIKAK: Zer sentitzen dut?


         Hauxe batez ere, hezkuntza emozionala gelan erabiltzeko prest dauden irakasle edota edozein hezitzailerako sarrera bat da. Aurretik hezkuntza emozionalaren teoria eta zenbaitetan "utopia" landu dugu. Gaur Lehen Hezkuntzako umeekin erabilgarria izan daitekeen dinamika baten planteamendua aurkeztuko dizuet, Dinamika ZER SENTITZEN DUT? du izena, eta nabari dezakegunez ikasleek beraien sentimenduak aurkezteko eta besteenak ulertzeko bideratuta dago.


         Oso garrantzitsua da umeak bere sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta horiei aurre

egiteko tresnak ezagutzea. Emozio eta sentimendu ezberdinak daudela ikasiko dugu, hori
ona eta aberatsa baita. Hortaz, dinamika honen helburu nagusia ikasleek emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikastea da.



                                                 Irudia hemendik aterata


         Ikasle bakoitzari, sentimendu baten izena idatzita izango duen txartela emango diogu, hala

nola: tristura, poza, beldurra edo maitasuna.Emozio hauek errepikatuta egongo dira. Hau da, 20 ikasle badira, emozio bakoitzeko 5 txartel izango ditugu.
         Ondoren, ikasleak tokatu zaion emozioa adierazi beharko du gorputz-atalak erabiliz.
         Hori egin eta gero, bere emozio bera duen bikotea bilatu beharko du.Hura topatzean, binaka jarriko dira eta emozioa elkarrekin adieraziko dute.
         Bukatzeko, borobilean eseriko dira, eta ariketa egitean nola sentitu diren adieraziko dute. Gustatu zaizue? Erraz egin duzue? Eta antzeko galderak egingo dizkiegu.

          Dinamika honetan erabilitako denbora ordu erdikoa izaten da eta ikus sigun moduan beharrezkoak diren materialak oso gutxi dira, kartulinak besterik ez, Hortaz, edozein momentutan egin daitekeen eta aurretik preparazio ugaririk behar ez duen ariketa bat da.

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

EMOZIOAK LEHEN HEZKUNTZAN

Lehen Hezkuntzan garrantzitsua da emozioak izendatzea, besteen emozioak ulertzea, enpatia agertzea eta zeure emozioak erregulatzea. Horretarako egoera naturalak baliatu daitezke (ikasle berri bat etorri izana, lagun arteko gatazkak eta abar), edo irakaslearen proposamenak bestela. Ipuinak egokiak dira adin honetan ere, edota filmatzea (izugarri gustatzen zaie, gainera): emoziozko egoera bat antzeztarazi (esaterako, haserre egoera), filmatu eta gero ikusi zer jarrera ez ziren egokiak eta zein izan daitezkeen alternatibak. Edota kaxa bat jarri gelan ikasleek euren kezkak bota ditzaten anonimoki, eta gero gai horiei buruz hitz egin. Adin honetan garrantzia hartzen duten gaiak hauek dira: bazterketa, lagunen burla, autoestimua (soziala eta akademikoa).

Argazkia hemendik aterata


Beste funtzio bat da emozio moralak (esaterako kulpa, lotsa edo urguilua) garatzea eta egoki baliatzea. Kulpa sentitzea ona da, eta sanoa da inork mina eragin duenean kulpa sentiaraztea (bestearen lekuan jarriaraziz, haren sufrimenduarekin enpatizatuz), eta funtsezkoa da kulpa erregulatzen, egindako kaltea konpontzen eta barkamena eskatzen irakastea. Urguilua ere landu beharreko emozioa da; urguilua beharrezkoa da, eta haur denek dute harro sentitzeko eskubidea (bereziki gehiegi nabarmentzen ez direnek). Haur denek ematen dute nahiko motiborik, alor batean ez bada bestean, bere lana edo jarrera goraipatzeko. Arrakastagatik harro sentitzea klabea da barne-motibaziorako eta autoestimurako, eskola porrota saihesteko oinarrizkoak direnak. (Mari Jose Ortiz, Psikologia doktorea)

HEZKUNTZA EMOZIONALAREN HELBURUAK




     Hezkuntza emozionalaren helburu nagusiak, gaitasun emozionalak garatzen ­ikastea eta pertsona zoriontsuagoak sortzea dira. Hori dela eta ikasleak ­gaitasun emozionaletan trebatzea ­funtsezkoa da, XXI. mendeko erronka berriei aurre  egiteko. “Gaitasun emozionalak lantzeko bizitza osoko entrenamendua behar baita”. Rafael Bisquerra, ­Psikopedagogian katedraduna (Arta, Herrialde Katalanak, 1949)





Argazkia aterata hemendik

Esan dugun moduan, hezkuntza emozionalaren helburua pertsonen ongizatea da, pertsona zoriontsuagoak egiten saiatzea. Asko hitz egin daiteke ongizateari buruz. Normalean, emozioetatik abiatuta hartzen ditugu erabaki gehienak, guztiak ez esatearren. Eta, gehienean, ­erabaki horiek gure ongizatea areagotzera bideratzen dira; izan ere, horixe izan behar dute xede.

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena



Hona hemen hezkuntza emozionalaren inguruko dokumental bat. Kataluniako gela batekoa da eta niretzat pertsonalki, halako egoerak eskoletan ikusten hastea oso garrantzitsua da.
Aipatzekoa da emozioek hezkuntzan daukaten, edo eduki beharko luketen garrantzia.

Bideo honetan ikusten dena, hezkuntzaren etorkisunari begira, aurrerapen pauso bat izan daiteke. Izan ere, hezkuntza ez da bakarrik kontzeptuak eta edukiak sistematikoki buruan sartzea.