Astekaria


Orri honetan, hemendik aurrera IKT irakasgaiko praktiketan egunero lantzen ditugun edukien bilketa bat egingo dut klase bakoitzan egindakoa azalduz. Astero, bi klase ditugunez, aste bakoitzean bi sarrera desberdin egingo ditut klase praktikoak bukatzen diren arte. Besterik gabe, hona hemen nire astekaria: 




2014ko urriaren 23a
             
             Gaur, klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu eta probako hainbat sarrera egin ditugu, non bideoak eta argazkiak igo ditugun. Askotan pentsatzen dugu gazteok informatika eta teknologien inguruen jada asko dakigula eta hortaz ez dugula behar inolako heziketarik gai honetan teknologia honen inguruan, baina egia esan, nahiz eta jakin maila bat eduki gure burua hezitzen jarraitu behar dugu, gauza berriak ezagutuz. 

2014ko urriaren 24a


              Gaur, blogarekin jarraitu dugu. Aste honetako lana interesgarria izan da, aurretik ez nuelako inoiz blog bat egin. Gure ideiak eta gogoetak adierazteko espazio bat izatea oso interesgarria iruditzen zait. Saio honetan, blogean orriak eta estekak ipintzen ikasi dugu, baita erlojua eta gure gustoen arabera moldatzen ere.
Bloga jada sortuta dago, orain, hezkuntza emozionalari buruzko informazioa bilatzeari ekingo diot bloga pixkanaka pixkanaka osatzeko. 


               Teknologia berriak gelan erabiltzearen ikusuntutik, nire ustez, bloga oso baliagarria izaten da. Izan ere, sareko eta programa honetako alderdi asko erabiltzen ikastearekin batera, ikasleek gelako beste edukiak landu dezakete modu autonomo batean. 



                



               


 2014ko urriaren 30a 

            Ostegun honetan, gure blogean zenbait detaile ipini ondoren, irakaskuntzarekin eta hezkuntzarekin lotutako zenbait blog aztertu ditugu, beraien egiturak, gaiak, informazioa eta antolaketa aztertu ditugu. Izan dezaketen erabilpenen inguruan taldeka gogoeta egin dugu. Gogoeta irakasleak emandako galdera batzuk bideratu dute eta bihar klase aurrean guzti honen inguruko gure iritzia aurkeztuko dugu.


            Jarduera hau egokia izan daiteke gure taldekideen ikuspuntuak ezagutzeko eta modu honetan lan erosoago bat egiteko. Gainera, klase aurrean aurkeztea ere baliagarria izan daiteke ikuspuntu gehiago ezagutu ahal izateko. 






2014ko azaroaren 13a


          Gaur gelan, word programa erabiltzeko zenbait irizpide jaso ditugu. Hori lantzeko, testu bat formateatu behar izan dugu. Letra aldatu, parrafoak antolatu, aurkibidea, sortu... Gainera diseinuaren inguruan ere zenbait aldaketak egin ditugu, adibidez, orriak enumeratu. Ondoren, landutakoa egelara igo dugu. 



            Nire ustez, Word programa oso ondo maneiatzen dugu jada, izan ere, gehien erabiltzen dugun programa izan da betidanik. Hala ere, ikusi dut, oraindik daudela aprobetxatzen ez ditugun baliabide batzuk eta beti zerbait gehiago ikasi daitekeela. 





2014ko azaroaren 14a

         Ostiral honetan, irakasleak lan berri bat aurkeztu digu. Oraingoan, web oso bat sortu beharko dugu taldeka. Talde horien kideak zein diren zehaztu, talde fitxa sortu dugu, izen bat jarri diogu gure buruari eta taldekide bakoitzaren rolak sortu ditugu, Idazkaria, bozeramailea (irakaslearekin kontaktuan egongo dena). 
Horren aurretik, testu bat irakurri dugu lan talde batean sor daitezkeen arazoei aurre egiten ikasteko. Testua taldekide "pasoten" ingurukoa zen. Gure iritziak talde osoarekin aman komunean jarri ditugu irakurtzean. 


            Egia da taldeetan nolabaiteko arazoak edo kontrairitziak egotea normala denez, baina nire ustez aipatutako egoera aurkitzea oso zaila izaten da. Aldi berean, ere uste dut, halako egoera baten aurrean ez ditugula neurriak hartzen eta taldeko "langileek" lan bikoitza hartzen dutela lana epean eta ondo entregatzeko. Espero dut ere, eta jakin badakit, halako egoerarik nire IKT-ko taldean ez gertatzea izan ere, harreman oso ona daukat taldekideekin eta ondo koordinatuko garela uste dut. 

           Bukatzeko web-a sortu dugu. Bertan leiho desberdinak ireki ditugu eta bukatzeko gaurko akta bete dugu eta web-ara igo dugu. Hauxe nire lehenengo web-a izan da eta egia esan ez dut ondo ezagutzen bere funtzionamendua, hori dela eta etxean ikertuko dut datorren egunean lan egin ahal izateko. 





2014ko azaroaren 20a

          Ostegun honetan, IKTeko lan nagusiarekin hasi gara. Lehenik eta behin, Josunek arazo hipotetiko bat aurkeztu digu. Arazoa noski IKTekin lotuta dago eta horien txertapenarekin gela barruan. Gaurko egin beharrekoa,arazoa analizatzea eta horren mapa kontzeptual bat sortze izan da, horretarako baliabide desberdinak erabiltzeko aukera izan dugu. Ondoren egoeraren azterketa bat egin dugu; arazo hipotetikoari, praktiketan bizitako errealitatea gehitu diogu arazoa nolabait osatuz. Bukatzeko, irtenbide edo hipotesi batzuk planteatu ditugu, galdera nagusi bati erantzunez: "Zer egin dezakeugu guk IKT-ak ikasgelan sartzeko?"
Galdera horri erantzuteko taldeko kideok gure iritziak aman komunean jarri eta irtenbide komun batzuetara heldu gara prozezu bat jarraituz. Esan beharra dago entregagai guztiak Ohana taldeko sitesean (ematekoak orrian) eskuragarri daudela. 

           Bukatzeko, talde akta sortu dugu eta sitesen AKTAK - ohana taldea orrira igo ditugu. 



2014ko azaroaren 21a
        
         Arratsaldeon, gaur klasean IKTen eta gaitasun digitalen inguruan lan egiten aritu gara. Gure sitesen, ohana taldea, 3.ematekoa sortu dugu eta bertan gaurko egin beharrekoak egiten hasi gara. Esan beharra dago, horaindik amaitzear dagoela izan ere talde hausnarketa egiteko denborarik ez dugu izan, baina lehen bait lehen egingo dugulakoan nago. 

         Klasea Jordi Adellen gaitasun digitalen bideo bat ikusten hasi dugu. Ondoren, bideo horrekin eta irakasleak emandako  testu baten laguntzarekin mapa kontzeptual bat sortu dugu gaitasun digitalen inguruan. Osatua egon dadin, aparte, informazio gehiago bilatu dugu gure kabuz. Ondoren, irakurritako guztiarekin sintesi bat sortu dugu eta 3. entrega- gaiarekin bukatzeko hausnarketa pertsonal baterako tokia utzi dugu, esan dudan moduan, bukatzeko denborarik izan ez baitugu. 

        Klasearekin bukatzeko irakasleak ezagutzen ez genuen plataforma bat aurkeztu digu. Kontu bat sortu dugu bertan eta nola erabili erakutzi digu. Plataforma, sare sozial baten modukoa da eta helburua, behar ditugun linkak biltzea da. Etiketa batzuen bitartez era erraz batean ordenatu daitezke, ondoren, informazio iturriak erraz aurkitzeko. Oso aplikazio erabilgarria iruditu zait. Hauxe da nire kontua: @lopeziratxe – Delicious




2014ko azaroaren 27a

               Gaurko klase praktikoan aurretik planteatutako arazoa lantzen jarraitu dugu. Etxean informazio osagarria bilatu behar genuen eta gaur, aurkittutako informazio web edo artikulu horiek aztertu behar izan ditugu. Horretarako taula komun bat jaso dugu zeinean irizpide batzuk markatuta zeuden jada. Taldekide bakoitzak taula bat osatuko du. Fitxa horretan aukeratutako web orria, bloga, artikulu... horien informazioa agertuko da. Diseinua eta edukien aldetik aztertu dugu gure informazioa eta bukaeran gure iritzi pertsonala eta dokumentuaren erabilgarritasuna hezkuntzan salatu dugu. 


            Nire lana XXI. mendeko ikasgela digitalak (I/II) artikulua eta bere argitalpen webaren ingurukoa izan da. Hona hemen nik osatutako lana artikulu horren inguruan: 


           Klasearekin bukatzeko, taldekideok gure lanak komunean jarri ditugu eta gure artean aurkitutakoa azaldu dugu. 






2014ko azaroaren 28a


           Gaurko klasea asteko, atzo bakoitzak aurkitutako informazioa komunean jarri dugu berriro gogorarazteko. Informazio ugari eta desberdina aurkitu dugu, zein hurrengo lana osatzako baliogarria izango zaigun.
          Jarraian, egoera berdefinitu dugu ikasleak emandako puntu batzuk jarraituz. Horretarako gure praktiketako esperientzian oinarritu gara eta eskola batean gaur egun dagoen egoera aztertu dugu.
            Ondoren irakasleak ikasgaiko azkenengo eginbeharrekoa aurkeztu digu, aste batzuk barru aurkeztu beharko duguna. Guk, talde moduan, lan hori aztertu eta zenbait ideia bota ditugu. Lanean, IKTak klase batean txertatzeko pentsatutako prozesuak azaldu behar ditugu; eta horretarako erabiliko genituzke materialak (proiektorea, arbela digitala eta bloga...), material horien erabilpena eta gelan nola aplikatu pentsatu dugu. Sitesen idatzi dugu guztia eta hurrengo klase praktikoan irakasleak emandako gidoiari moldatzea pentsatu dugu. 



2014ko abenduaren 11a

             Gaurko klasean, jada aurretik planteatutako 5.8 eginbeharrekoarekin jarraitu dugu. Zenbait ideia orokor eginda genituen eta gaur ideia horiek garatu ditugu. IKT-ak gelan txertatzeko erabiliko genituzkeen materialak zehaztu eta horoien erabilpena eta aplikazioa azaldu dugu. Gainera, zein arlotan erabiliko genituzke zehaztu dugu eta umeek lortzea nahiko genukeen edukiak planteatzen hasi gara.
              Klasea interesgarria izan da zeren eta gure ideiak eta pentsaerak bateratu ditugu lan hau aurrera erameteko. Gainera, ahalik eta errealen egiten ahalegindu gara, beti aurretik berdefinitutako egoeran oinarrituta.
             Hurrengo eguenerako, lan hau gutxi gora behera bukatzea espero dugu, horrela aurkezpena prestatzen hasiko gara.


2014ko abenduaren 12a

             Ostiral hau, azkenengo ematekoa bukatzeko asken eguna izan da eta gutxi gora behera helburua lortu dugu. Hasieran taldeka egin dugu lan, eta ondoren lana pixka bat banandu egin dugu aurrera eraman ahal izateko. Modu honetan gaur sarrera eta justifikazioa, helburuak eta edukiak (orokorrean, zehaztea falta da) eta materialen azalpena hobetu dugu. Gainera, errealagoa izan dadin, inguruko blog bat sortu dugu klaseko ikasleek sortu balute bezala.
          
          Gaurko lanarekin pozik gaude, izan ere, gutxi gora behera, datak betetzea lortu dugu, nahiz eta, etxean zenbait erretoke eta detile hobetu behar gaur  lan gogorra egin dugu emateko hau bukatu ahal izateko. Hurrengo klasean, jada ematekoa prest edukiko dugu aurkezpena sortu ahal izateko.

 

2014ko abenduaren 18a

             Azkenaurreko eguna da gaurkoa eta Sitesarekin bukatu dugu. Gure helburua aurkezpena gaur egitea zen arren, erabaki dugu gaur guztia bukatuta ustea eta aurkezpenaren prezia detaile gehiagoz sortzea. Modu honetan, gaur ematekoa guztiz bukatu dugu eta sitesaren alderdi guztiak prestatu ditugu. Aldi berean, bihar aurkezpenean azaldu beharrekoa hiruron artean banatu eta prezi bat sortu dugu. Gainera, adibide errealagoa izan dadin, gure proiektuaren barnean aipatu dugun Inguru blog bat sortu dugu. Beraz, dena prest utzi dugu eta bihar aurkezpen on bat egitea espero dugu. 


2014ko abenduaren 19a

            Irakasgai honen azkenengo eguna heldu da eta gure aurkezpena guztiz prest dago. Jende gutxiren aurrean aurkeztu dugu, eta honek behar bada erosotasun eta hurbiltasun gehiago eman digu. Gure ideiak nahiko ondo aurkeztu ditugula uste dut eta proiektua ulergarria izan dela iruditu zait etzuleen arreta ez baita faltatu. Gainera, egin dugun prezia lagungarria izan dela uste dut azaldutakoa laburbildu baitu. Gainera, nahiko originala iruditu zait. 



           Bloga oraindik bukatuta ez egon arren (sarreratxo batzuk falta dira) Astekari orri hau azkeneko gogoeta honekin bukatutzat emango dut. Irakasgai honen alderdi praktikoa oso interesgarria iruditu zait, eta aurretik pentsatzen nuen baino gehiago ikasi dut. Izan ere, hasieran esan nuen moduan beti daukagu ikasteko zerbait gehiago eta nahiz eta gai baten inguruan ezagupenak eduki hezitzen jarraitzea garrantzitsua da. Gainera, askotan ez dugu uste dugun bezain beste ezagutzen eta gabezi asko izan ditzakegu. 

          Nik hilabete hauetan eta praktiketako esperientziarekin ikusi dut zein garrantzitsua den IKTen erabilpena hezkuntzan eta oraindik egin beharreko lana oso handia dela. Lan hori bideratzeko modu desberdinak ikasi ditut eta modu asko daudela nabaria da. Adibidez, proiektuen aurkezpenean ikusi ahal izan dugu oso desberdinak izan direla, beraz, aniztasun horretaz baliatu behar garela deritzo IKTak sustatzeko eta modu honetan hezkuntza eraginkor eta erosoago bat sortzeko. Izan ere, gaurko umeak teknologiaren aroan jaio badira zergatik ez dira horietaz baliatzen beraien hezkuntza prozesuan? 

Iratxe Lopez Lopez

























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina